Atzo egin zuten lehenengo bilera hiru aldeek: enpresak, langile ordezkariak eta administratzaileak. Izan ere, epaileak administratzaile konkurtsala izendatu du, eta horrek informeak egingo ditu langileekin zer gertatuko den erabakitzeko.
Horrela, atzoko batzarrean, administratzaileak enpresari agindu zion gaurko langileen kontratuak etenda egon behar zirela. Horrela, enpresagaz loturak amaitu, eta kalte ordainak eta nominen zorrak enpresak ordaindu ezin baditu FOGASAra bidaltzeko. Talleres Mecanicos Arakistain enpresa, beraz, lehiaketa bidez desagertu egingo da.
Laserlan enpresaren kasuan, administratzaileak “polikiago” aztertuko duela esan dute LAB sindikatuko ordezkariek, “aurrera egiteko aukerarik dagoen aztertu ahal izateko”. Administratzaileak enpresak dirurik eta eskaerarik daukan egungo egoerari eta zorrei aurre egin ahal izateko.
Gaur TMA eta Laserlaneko langileak Etxebarriko enpresa aurrean elkarretaratzea egin dute asanblada informatiboa egin ostean. Han erabaki dute datorren eguaztenean Zamudioko parke teknologikora joatea, Rafa Zabala gaur egungo enpresaren jabea han egoten delako, akzioduna den beste enpresa batean.