Gaztea irratiak antolatzen du bideo lehiaketa eta Euskal Herriko txokoei buruzkoa da, eta Villalba lekeitiarrak epaimahaiaren saria jaso du
3, 2, 1 Lekeitio bideoagaz. 1.000 eurokoa da saria.
Entzulearen Saria Bidaniari buruzko lanak eskuratu du, eta 1.500 euroko saria jasoko dute. Bozketan 200 botoko aldea atera zion Villalbaren beharrai: Bidaniak 2.236 botu lortu zituen, eta Lekeitiok 2.003.
Hirugarren, Arteagak egin zuen, 845 botogaz.
Xabier Villalbak egindako bideoa ikusgai dago Gaztearen web orrian. Lekeitioko hainbat txoko agertzen dira lanean, baita herrian garrantzitsuak diren hainbat momentu ere: antzar festa edota kale antzerki jardunaldia, besteak beste.