20:00etan entzungo da bihar txupina. Jai batzordeak adin eta gustu guztientzako ekitaldiak antolatu ditu, betiko ilusio eta gogoarekin. Txupinaren ondoren, bertso afariaren txanda izango da. 21:00etarako egin dute hitzordua. Erromeriarekin amaituko dira lehenengo jaieguneko proposamenak. Hoiez taldeak girotuko du San Jeronimo auzoa eta bertan bildutako guztiak.
Zapatu-domekarako EGITARAUA
Irailak 29, domeka
- 11:30ean, meza, San Jeronimo ermitan
- Pndoren, herri kirolak eta jolasak, auzotarren artean;
- Gero, auzo bazkaria.
Irailak 30, San Jeronimo eguna
- 11:30ean, meza, San Jeronimo ermitan; ondoren, Joseba Ostolaza eta Jokin Eizmendi harrijasotaileen erakustaldia.
- 17:00etan, umeentzako jaialdia: Hipo eta Tomax pailazoak; Ibiriko abereekin (poney-ak, zezen txikiak…).
- Iluntzean, erromeria, DJ SanJErekin.
- Amaitu orduko, zozketa.