Euren proiektua martxan jarriko dute berriro urtarrilean. 2008an taldea desegin behar izan zen Iban Etxebarria
Ezkerra eta Eneko Ostolaza taldekideak atxilotu zituztelako. Etxebarria kalean da, eta Ostolaza 2014ko urtarrilean kartzelatik ateratzearekin bat, euren beharragaz jarraituko dutela adierazi dute sare sozialen bidez.
“Oliba Gorriak bortxaz isildu zuten duela sei urte, baina ahotsik gabeko ahots gabeen ahotsak isolamendu eta barrote guztien gainetik oihu egiten jarraitzen du. Eta oihu egiten jarraitu nahi du!”, azaldu dute sare sozialetan. “Inoiz baino maitasun eta gorroto gehiagoz, inoiz baino ozenago, zorrotzago eta gorriago” bueltatuko direla ere esan dute. “2014an lan-kolpe berri batekin kaleratuko gara gure bidea jarraitu eta genituen helburuak erdiesteko”, gaineratu dute.
Hurrengo hilabeteetan informazio gehiago zabalduko dutela diote Oliba Gorriak taldeko kideek.