26 urteko gizonezko bat atxilotu dute Ondarroan, genero indarkeria egotzita
Atzo, 11:00etan, Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ondarroan, genero indarkeria egotzita. Ertzaintzak jakin eragin duenez, atzo, domeka, bikotea eztabaidatzen zegoen. Bai emakumea eta baita gizonezkoa ere, “edanda” zeudela esan du Ertzaintzak. Gizonezkoak atzamarkadak zituela eta emakumeak hematomak agerian zituela gaineratu du Ertzaintzak. Horrela ba, anbulantziari deitu ondoren, gertatutako argitzen hasi ziren ertzainak.
Emakumeari eta gizonezkoari adierazpenak hartu ondoren, gizonezkoak emakumea jo zuela ondorioztatu zuten. “Emakumeak zapatekin defendatu da”. Emakumeak esandakoaren erabera, liskarra beste etxe baten ospatu zuten urtebetetze jaialdi batetik ateratzerakoan gertatu zen. Horrela ba, ertzainak 26 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, genero indarkeria egotzita.