Barikuan hasi ziren San Migel jaiak Arretxinagan,
Lekuko, Pixontxis eta EH Sukarra taldeek kontzertuekin. Ostean, goizaldera arte luzatu zen jaia
Zirkinik bez erromeriagaz.
Parrandan zebiltzanei erreleboa eman, eta zapatuan goizean goiz esnatu zen auzoa,
Goierri zirkuituko Arretxinagako BTT martxagaz. 90 lagun inguruk parte hartu zuen martxan.
Eguerdian, partaide kopuru txikia dela eta, ez zen asto lasterketarik egin.
Arratsadean ekimen bat baino gehiago egon zen. Arretxinagatik bertatik
Euskaraz bizi nahi dut lasterketa abiatu zen. Herriari buelta eman eta gero, Arretxinagan amaitu zen lasterketa. Txiki zein nagusi, euskararen alde aringa-aringa aritu ziren. Ostean,
Txantxariak umeentzako ikuskizunagaz kantuan eta dantzan aritu ziren etxeko txikienak, eta tartean, gurasoak ere bai.
Arratsaldean bertan,
gizonezko beteranoen futbol txapelketa triangularra jokatu zen Barroeta futbol zelaian. Aurrerak, Mutrikuk eta Artibaik jokatu zuten. Lehenengo 1 eta 0 irabazi zion Aurrerak Mutrikuri, eta gero, 0-3eko emaitza eduki zuen Artibairen eta Aurreraren arteko partiduak. Horrela, Aurrera izan zen txapelketako irabazlea.
Gauean
Bide batez taldearen erromeriagaz amaitu zen eguna.
Domekan ekimen gheiago egon ziren Arretxinagan. Goizean, aintzinako ohitura berreskuratuz,
Markinako Udaleko eta Xemeingo Udaleko ordezkariek ibilbidea osatu zuten. Markinako ordezkari moduan, hurrengo hirurak joan ziren: Juango Txurruka, gaur egungo Markina-Xemeingo alkatea, Alexander Aretxabaleta zinegotzia, eta dimititu berri duen Karmelo Jaio zinegotzi ohia. Xemeingo ordezkari moduan, ostera, Mari Karmen Ugartetxea Barroetakoa, Arantza Azurmendi Lopetxa baserrikoa eta Julian aldekoa Goitti baserrikoa. Bakoitza alde batetik txistulariekin heldu ziren zubira, eta handik Arretxinagara joan ziren. Han,
Zerutxu dantza taldeak Xemeingo ezpata dantza eta aurreskua egin zuen.
Eguerdian,
tortila txapelketa egon zen. 13 parte hartzaile egon ziren, urteroko antzera, eta irabazlea, Joseba Maguregi izan zen.
Arratsaldean giro ederra egon zen Arretxinagan. Herriko gazteek, proban egin zuten lehenengo talde bitan. Ostean, ardien ile moztea egon zen, eta azkenik, txinga eroatea.
Ostean,
Hil arte bizi antzezlana eskaini zuten Txalo taldekoek. Urtero moduan, herritar asko batu zen Arretxinagara antzerkia ikustera, zita berezia izaten da-eta.
San Migel jaiei amaiera emateko, Zerutxu dantza taldekoek
mahai gainekoa egin zuten, urtero legez.
Su artifizialen ikuskizunagaz amaitu ziren aurtengo Arretxinagako jaiak.
Argazki galeria [nggallery ID=83]