Hamar talde aritu ziren zapatuan segan, bizikletan eta korrikan, zazpi gizonezkoenak eta hiru emakumeenak. Eta inguruan, 200 lagunetik gora, animoak emoten. Triatloia
polita bezain lehiatua izan zen, batez ere emakumeetan.
Anek, Jone eta Iraizek irabazi zuten triatloia, talde gazteenak, 27 minutu eta 25 segunduko denbora eginda. Iraizek egin zuen korrikako zatia, eta segundo bakar batengatik nagusitu zitzaion Aitziberri. Bigarren postua Ainara, Itziar eta Aitziberrek eskuratu zuten, hortaz. Hirugarren Aiora, Janire eta Maitane sailkatu ziren. Hiru taldeek elkarregaz amaitu zuten sega saioa, eta bizikletan ere antzera aritu ziren.
Aurkaririk ez zuten eduki irabazleek gizonezkoen mailan Jonek, Igorrek eta Sabinek indar erakustaldi handia egin zuten hasierako minutuetan. Segan minutu bat eta erdiko aldea aterata, hortxe erabaki zen sariketa. “Igorrek ondo mantendu du Jonek lortutako aldea bizikletan, eta hori ikusita, bagenekien Sabin korrikan ondo ilbiliko zela”, esan dute Aulestiko kirol elkarteko kideek. 36 minutu eta erdian amaitu zuten proba irabazleek, bigarrenari –Orrospen, Antso eta Matxi– 45 segundo aterata. Hirugarren sailkatuak Artako, Oier eta Egurrola izan ziren.
![DSC09685](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2013/09/DSC09685-300x225.jpg)
Lagunarteko proba amaituta, bazkaritan elkartu ziren parte hartzaile zein antolatzaileak.
Eta aurtengoaren arrakasta ikusita, ez daukate dudarik: datorren urtean ere egiteko gogoz daudela aitortu dute.
Argazki galeria [nggallery ID=85]