Kalejira baino ez da egingo zapatuan, Ondarroako elkartasun egunaren baitan
Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko kalejira 12:00etan aterako da Ibaiondotik, Osterako iragarrita zegoen egun osoko egitaraua bertan behera geratuko dela iragarri dute antolatzaileek. Ã…rratsaldean, Bilboko manifestaziora joateko deia egin dute, herritar guztiei “tantaz tanta itsasoa” osatzeko deia eginez.