Goizean goiz hasi zen mugimendua Lekeition. Goizeko Pirritx eta Porrotxen kalejira eta ikuskizunaren ostean, herri kirolak egon ziren plazan.
Eguerdian egin zuten
ekitaldi nagusia. Lekeitioko portua inguratu zuten herritarrek, laranja kolorea nagusi zela. Uretatik, Abadeen moila puntara eroan zuten epaiketa politikoen kontrako harria, eta han, Gaizka Likona auziperatu lekeitiarrak hartu zuen. Berak hartu, eta eskuz esku Abadeen moilatik plaza azpitik pasatu, eta portu guztia zeharkatu zuen harriak. Buelta osoa emanda, tingloi gainean zegoen auziperatu batengana heldu zen harria, eta tirolinan heldu jaitsi zen Abadeen moilaraino, “zubia” eraikiz.
Ekitaldi amaieran, auziperatuek hartu zuten hitza. “Triste nahi bagaituzte Pirritx ea Porrotx dauzkagu, ixilik nahi bagaituzte Onintza eta Jonen bertsoak, eta geldirik nahi bagaituzte erakutsi dugu olatu egiten ere badakigula”, esan zuten. “Gora Euskal Herria askatuta, gora zuek” hitzekin amaitu zuten ekitaldia.
Arratsaldean jarraitu zuen jaiak, kontzertuekin.
Argazki galeria [nggallery ID=81]