![IMG_1751](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2013/09/IMG_1751-300x225.jpg)
San Jeronimo Eguna ari dira ospatzen gaur
Eguzkia lagun ari dira ospatzen gaur San Jeronimo Eguna. Auzotarrak eta mutrkuarrak ez eze, ondarrutar pilo bat ere batu da bertan. Meza egin dute 11:00etan, eta amaitu orduko, herri kiroletan beroketak egiten zebiltzan neska-mutilak.
Arratsaldean, oraindik ere jende gehiago espero dute auzoan. 17:00etan, umeentzako jaialdia daukate antolatuta, Hipo eta Tomas pailazoekin eta Ibiriko abereekin.
![IMG_1749](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2013/09/IMG_1749-300x225.jpg)
Jai batzordekoak “pozik” daude jaien ibilbidea ikusita. Txupinari jarraituta, 120 lagun batu ziren barikuan, Lizaso eta Maiaren bertsoak entzutera, afaritan. Ekitaldiz ekitaldi, zapatuan 60 bat auzotarrek bat egin zuten bazkaritan.
Argazki galeria [nggallery ID=84]