Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 31 da. Gaia librea da, gutxienez hiru orrialde eta gehienez hamar izango dituzte ipuinek, ordenadorez idatzirik: Arial edo Times New Roman erabilita, eta 12 neurrian, bi espaziotara eta orrialde bakarretik idatzita egon beharko dute.
Lan bakoitzaren hiru ale bidaliko dira, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, egilearen izen-abizenak, goitizena, adina, helbidea, korreo elektronikoa, telefonoa, sinadura eta NANaren fotokopia.
Ziriako Andonegi
Lanak
kultura@mutriku.net helbidera edo Txurruka plaza z/g 20830 Mutriku (Gipuzkoa) helbidera bidali behar dira, Ziriako Andonegi ipuin lehiaketarako dela ipinita.
600 euroko sari nagusia
Hiru sari egongo dira: lehenengo saria
, 18 urtetik gorakoentzat, 600 eurokoa; mutrikuar onenarentzat 200 eurokoa eta 16 urtetik 18 urtera artekoa 100 euroa.