Arta Nagusi dantza taldearen saioa.
“Giro onean eta alaitsuan” ospatu zuten, beste urtebetez, San Migel eguna Amoroton. Mezagaz hasi zuten ospakizun eguna domekan, eta, horren ostean, Amorotoko Arta nagusi dantza taldearen saioa izan zen herrian. Gero, San Miguel ermitan hasi eta kalejiran joan ziren herriraino, trikitilariek lagunduta. Behin herrian, trikipoteo alaia egin zuten. Eguerdian, berriz, 95 lagunek bazkaria jan zuten San Migel egunean. Arratsaldean, ostera, musikagaz jantzi zuten herria; Jokaldi taldearekin erromerian kantu eta dantzan ari ziren 21:30 inguru arte.