Gertaera zapatu arratsaldean, 18:30 aldera, gertatu zen.
Ondarroa eta Mutriku lotzen dituen GI-638 errepidearen alde baten, Venecia diskotekaren parean, sutea gertatu zen. Informazio iturrien arabera,
sutea pinu bat argindar zutoinaren gainera erortzean hasi zen. Horren eraginez,
Ondarroako hainbat kale eta etxe argi barik geratu ziren. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu ziren, udaltzainez gain, eta
errepideko zirkulazioa ere eten egin zuten. Informazio iturriek sutea “txikia” izan zela esan zuten.