La Casillatik aterako da zapatuan, urriak 5, 17:30ean, Herrira-ren aldeko manifestazioa,
Herrira aurrera, atxilotuak askatu! aldarriagaz.
- Ondarroatik bertara joateko autobusa egongo da, eta ohiko lekuetan emon behar da izena. Zaldupeko Zubitik urtengo du autobusak, 16:00etan.
- Mutrikun ere autobusa egongo da: 16:00etan aterako da Goiko errotondatik. Zubixan eman behar da izena.
- Aulestin ere autobusa egongo da: herritarrek Ubillan izena eman behar dute.
- Berriatuan ekimenak egingo dira bihar (barikua).