Lekitto Bedarrak antolatu duen ekimenak arrakasta itzela eduki zuen, hainbat jende hurbildu zen Usotegi ezagutzera. Eguraldiak ere lagundu zuen gainera, nahiz eta momentu batean euri apur bat egin, eguraldi ezin hobeagaz ospatu zuten eguna.
Imanol Barainkak egin zien ongietorria herritarrei, eta eguneko programa esplikatu zuen lehenengo.
Era berean, jarrita dauden panelei buruzko azalpena eman zuen. Han ikus litezke Lekitto Bedarrak egindako ekintza guztiak, eta hurrengo hilabeteetarako helburuak ere bai. Helburuetan, batetik, Usotegi eraikineko teilatua konpondu nahi da ortuko tresnak gordetzeko. Bestetik, Eguzki Begiran ortu komunitarioak sortu nahi dira. Azkenik, formakuntzagaz eta auzolanagaz ere jarraitu nahi dute Lekitto Bedarrako kideek.
Horren ostean,
Jose Luis Ezkerra Petek hartu zuen hitza, eta ortuko gora beherak azaldu zituen. Harek esan zuen moduan, bankalen sistema, errotazioak eta konpostajeko gunea “herri guztiari zabalik” daude.
Bestetik,
Bego Zabalbeaskoak Usotegi dorreari buzuko informazioa eman zuen. Horrela, parte hartu zutenek eraikinaren historia eta berriztatzeko proiektuen berri jakin ahal izaten zuten.
Ostean,
Paul Nicholsonek elikadura burujabetzari buruzko hitzaldia eskaini zuen, eta gero, eztabaidarako tartea ere egon zen.
Amaitzeko, Usotegiko ortuan eta Lekitto Bedarra elkarteko partaideen ortuetan sortutako g
eneroa dastatzeko aukera egon zen.
Lekitto Bedarra elkarteak
eskerrak eman nahi izan dizkiete ate irekietara hurbildu ziren guztiei. “Animatu laster auzolanean antolatuko diren ekintzetan parte hartzera”, dei egin dute.