Koroideremiaren ikerketarako
elkartasun jaialdia antolatu dute Aulestin zapatuan, eta egun horretarako bazkarirako txartelak erosteko epea luzatu egin dute antolatzaileek. Orain, zapatura bertara arte erosi ahal izango dira txartelak.
Aulestin herriko tabernetan eta dendetan eros daitezke txartelak;
Markina-Xemeinen, Mendibil tabernan, Jose Luis harategian eta Xuri burdindegian; eta azkenik,
Lekeition, Kareaga ateak dendan.
Menu bi egongo dira bazkaltzeko: umeena, 6 eurokoa, eta nagusiena, 20 eurokoa.
Antolatzaileek zapatuan
Aulestira joateko deia egin dute: «Ikerketa horiek egitearen alde, Aulestira etortzeko eta egun osoko egitarauan parte hartzeko deia luzatzen dugu», esan dute.