“Sarritan, gure arazoen erantzuna guk geuk daukagu. Norbere lan egoerari irtenbidea emango dion norbaiten zain egon beharrean,
guretzako lanpostua guk geuk sor dezakegu, baina jakina,
norbaitek laguntza eskainiz gero, askoz ere samurragoa da egin beharreko bidea”, adierazi dute udal garapen alorreko ordezkariek. “Eta hori da, hain zuzen ere, herrirako prestatu ditugun saioen helburu nagusia: ekintzaileei laguntzea”.
Parte hartzaileentzat
kezkak argitzeko baliagarria izatea ere nahi dute. “Kezkak partekatzeko leku bat edukitzeaz gain, elkarrekin irtenbideak topatzeko gunea ere izango da”, nabarmendu dute.

Debegesarekin elkarlanean antolatu da egitasmoa
Izen ematea, turismo bulegoan
Ekintzailetza tailerra
Mutriku Ekinean izenburupean dator, eta
bi aste iraungo ditu.
Urriaren 7, 9 eta 11n eta 14, 16 eta 18an egingo dira, astelehenetan, eguaztenetan eta barikuetan,
09:30etik 11:00etara. “Saio horien bidez sormena lantzeaz gain, negozio ideia potentzialak identifikatuko ditugu, eta izan ditzaketen oztopoak gainditzeko lan egingo dugu”, ziurtatu dute garapeneko arduradunek. “Azken finean, buruan duzun hori bideragarria den ikusi eta martxan jartzeko modu egokiena erabakitzeko balioko du tailerrak”.
Izena turismo bulegoan eman behar da, eta norbaitek informazio zabalagoa nahiko balu
647 756 506 zenbakira deitu edo
mutriku2020@gmail.com helbidera idatzi beharko luke.