Olabarria karting-era eta Nautilus museora irteera egingo du Kuku-Habixa elkarteak zapatuan
Mendexako Kuku-Habixa Kultur Elkarteak Beasaingo Olaberria karting zirkuitora eta Mutrikuko Nautilus museora irteera antolatu du urriaren 5erako.
Hala, irteeran parte hartuko dutenak 09:00etan aterako dira Mendexako plazatik, 11:00etan karting zirkuitoan egoteko. Parte hartzen dutenek hiru aukera izango dituzte: batetik, banaka aritzeko aukera izango dute kart-etan; hala, aukera hori hautatzen dutenek 200 cc-ko kart-etan (12 euro 10 minutuko), 390 cc-ko kart-etan (18 euro 10 minutuko) edota umeentzako kart-etan ibiltzeko aukera izango dute. Bestetik, taldekako lasterketan parte hartu ahal izango dute, 20 minutuko iraupenaren barruan; kasu horretan, sailkapenerako 10 minutu izango dituzte, eta lasterketarako, ostera, beste 10 minutu. Horretarako, 200 cc-ko kart-a ( 20 euro pertsonako) edota 390 cc-ko kart-a (32 euro pertsonako) aukeratu ahalko du. Azkenik, 30 minututan taldekako lasterketa lehiatu ahalko du parte hartzaileak, sailkapenerako 15 minutu eta lasterketarako beste 15 minutu izango dituelarik. Hirugarren aukera horren alde egiten duenak ere 200 cc-ko (24 euro pertsonako) edota 390 cc-ko kart-en artean(36 euro pertsonako) aukeratu beharko du.
Karting-eko lasterketak bukatuta, Mutrikuko Olatz auzora abiatuko dira danak batera bazkaria jateko, 15 euroren truke. Bazkaria janda, Mutrikun bertan, Nautilus museoa bisitatzera joango dira 17:00etan. Horrez gain, itsasora aterako dira, Flyschk ikustera.
Parte hartu nahi duenak 655 707 699 telefonora deituko beharko du; horretarako azken eguna bihar izango da. Hala, ordainketa autobusean egingo dutela jakinarazi du Kuku-Habixa elkarteak. Interesatuak karting-ari dagokion prezioa eta bazkaria ordaindu beharko du; autobusa eta museoko sarrera Kuku-Habixaren esku izango baita.
Antolatzaileek jakinarazi duenez, karting-era joan nahi ez duenak gainontzekoekin Mutrikun batzeko aukera izango du.