Ondarroako Eguzkik EAJk plan orokorraren gainean egindako adierazpenak kritikatu ditu
Dena dela, Eguzkik nabarmendu duenez, azken urteetan Alleriko padurak babes handia jaso du: kostako babes eremuan sartu da, Eusko Jaurlaritzaren hezeguneen katalogoan sartu da eta Europak interes bereziko gune izendatu du, besteak beste. “EAJk plan hori berritu izan balu, Alleri babesteko lege horiek ere kontuan hartu beharko zituen, eta ezin izango zituen bertan 500 etxebizitza egin”. Horren harira, plan orokorra ez berritzea eta beste alde batera begiratu eta etxeak egiteko asmoagaz aurrera jarraitzea leporatu dio talde ekologistak EAJri, egoera hori salatu eta lege berriak kontuan hartzeko eskaria egin zutenak herriko taldeak izan zirela gogora ekarriz. “EAJren jarreraren ondorioz, Ondarroako Udalak eta Ondarroako herritar guztiek milaka eta milaka euro galdu dituzte”, salatu dute. “EAJk egin zuena prebarikazioa izan zen?”.
Amaitzeko, Ondarroako plan orokorra “ahal-denik eta arinen” egitearen alde agertu da Eguzki.