Gaur hasiko da martxan lehenengo ikastaroa, bitxigintzari dagokiona,
Guzur Etxean. Bertan emango dira gainerako ikastaro guztiak ere, urritik abendura bitartean. –
Asteon bi ikastaro hasiko dira: e
tzi, Patch Work-arena: ikasleek oihal zati txikiak elkar josteko teknika ikasiko dute.
Zapatuan, barriz,
Arte ideia baten ikastaroa ipiniko dute martxan. Ikasleek eszena, mugimendua eta pintura uztartuko dituzte, ikerketa prozesuen bitartez.
Interesatuek udal kultura zerbitzuan eman behar dute
izena, 94-683 36 69 zenbakira deituta edo jrosa@ondarroakoudala.net helbidera idatzita.

Guzur Etxean egingo dira ikastaroak
IKASTAROAK
PATCH WORK (26 euro)
- Egunak. Urriaren 3an hasi eta abenduaren 30era arte, astelehenetan eta eguenetan.
- Ordutegia. 15:00etatik 17:00etara.
- Irakaslea. Agurtzane Arrizabalaga.
ARTE IDEIA BATEN (24 euro)
- Egunak. Urriak 5, 19; azaroak 9, 23, 30; abenduak 14.
- Ordutegia. 10:00etatik 14:00etara.
- Irakasleak. Alain Lersundi eta Nahia Iparragirre.
PINTURA TAILERRA (12 euro)
- Egunak. Urriak 16, 23, 30 eta azaroak 6, 13 eta 20.
- Irakaslea. Alain Lersundi.
ARGAZKILARITZA (16 euro)
- Egunak. Urriak 22, 24, 29, 31 eta azaroak 5, 7, 12 eta 14.
- Ordutegia. 19:00etatik 21:00etara.