Zazpigarren urtez, Koadrilen eguna ospatuko dute Ispasterko herritarrek zapatuan, eta, horretarako, egun osoko egitarau antolatu dute. Dena den, aurreko urteetan legez, bazkariaren inguruko jaia izango da zapatukoa ere.

Jende asko batu zen iazko Koadrilen Egunean.
Hala, bazkariaren prestaketarako biltduko dira koadrilak goizean, eta trikipoteoaren ostean, prestatutakoaz gozatzeko bilduko dira. Arratsaldean, berriz, bolo txapelketan, soka saltoan eta txapel jaurtiketan parte hartzeko aukera izango dute.
Bazkarirako mahaiak eta aulkiak eskatzeko azken eguna,berriz, bihar du herritarrak; horretarako, udaletxera deitu beharko du.
Egitaraua
10:00etan. Koadrilen arteko bazkarien prestatzea hasiko da.
13:00etan.Trikitilariekin trikipoteoa herrian zehar.
15:00etan.Koadrilen arteko bazkaria.
17:30ean. Afarien zozketa.
18:00etan. Bolo txapelketa. Izen ematea: 2 euro banakakoan, eta 4 euro binakakoan.
21:00etan. Soka saltoa. Ostean, txapel jaurtiketa. Izen emotea: 2 euro.