Hitzaldiak jendetza batu du Antiguako Ama Elkartean, gaixotasunak sortzen duen kezkaren isla. Koldo Aulestia Urrutia AFAGIko lehendakariak eta Naroa Diaz Criado gizarte laguntzaileak gaixotasuna zelakoa den eta gaixoari zelan eragiten dion azaldu dute, garaiz diagnostikatu eta tratamendua jasotzeak daukan garrantzia azpimarratuta.
Gaixoari laguntzea ez eze, zaintzaileari ere laguntza ematearen premia zelako garrantzitsua den azaldu dute, Eibarko euren egoitzako ateak zabalik dauzkatela esanaz. Horren harira, beharrezkoa ikusi da eguneko zentroaren irekiera, gaixoen eta zaintzaileen bizi kalitate hobea bermatzeko.