Azoka Beheko plazan egingo da, 09:00etatik 14:00etara izango da. Orain arte azokan egon diren ekoizleei
Sagarmiña baserria (Olabarrieta, Mutriku) gehituko zaie hil honetan. Horrela, barazkiei, gaztari, loreei, eta inguruan ekoizten diren sasoiko gainontzeko produktuei, sasoiko eta bertoko fruta eskuratzeko aukera gehitzen zaie.
Sagarmiñako frutak hainbat sari jasotakoa dira, eta sasoian saoikoa ekarriko du
Beheko plazako azokara.
Sagarmiñakoekin batera, ohiko beste ekoiztelak ere egongo dira azokan:
Ibiri, Goienetxe, Aritza, Antia, Itxas-Gain, Basailun (Ekoalboraz) baserrietako produktuak, Ondare enpresakoen mermeladak eta Iratxe loretegiko loreak. Azokak, bere filosofiari jarraituz,
bertoko eta sasoiko produktuak erosteko aukera eskainiko die herritarrei, bertatiki bertara.