Deba ibaia auzolanean garbituko dute zapatuan Debabarreneko bizilagunek
Iaz egin bezala bezala, ibaiaren garbiketa bi modutara egingo da: oinez eta mota guztietako ontzietan ibaian barrena, bata goizez eta bestea arratsaldez. 10:30ean batuko dira boluntarioak Anes Arrinda pasealekuan, portuko etxetxoaren parean. Debegesako kideek eramango dute garbiketarako beharrezko material guztia –eskularruak, zabor-poltsak–. Ordubetez luzatuko da garbiketa, eta, ondoren mokadua eskainiko zaie partehartzaileei. Arratsaldez egingo da bigarren lan saioa, 15:30ean hasita, Anes Arrinda pasealekuan. Boluntarioak ibai barrenean ontzietan arituko dira hondakinak ibaitik ateratzen. «Boluntarioek txalupak, piraguak eta taulak ekarri beharko dituzte». Parte hartu nahi dutenek aurretiaz eman behar dute izena, 943-82 01 10 zenbakira deituta edo debaibaia@debegesa.com helbidera idatzita.