Euskara Ondarroan nola ikusten duzu? hausnarketa prozesuaren bigarren saioa 10:00etan hasi eta 12:30era arte egingo da, Kofradia Zaharrean, eta udaleko euskara sailak adierazi duenez, :
batzar horretara edozein joan daiteke, lehen bileran parte hartu izan ala ez. Nahikoa da euskararen erabileraz iritziak eman nahi izatea. «Denok daukagu zer eman geure hizkuntzaren gainean, eta ikuspuntu guztiak dira aintzakotzat hartzekoak», esan dute. Izan ere, batzar hauekin lortu nahi dena ez da iritzietan bat etortzea, ideiak ekarriz prozesuan laguntzea baino.
Hasiera «oso ona»
Joan den zapatuan egin zen lehenengo bilera. Bi ordu eta erdian Ondarroan euskaran ikusten diren hutsuneak antzemateko lan taldeak eratu zituzten. 40 bat lagunek hartu zuten parte. Hiru gairen inguruan aritu ziren talderik talde: lan arloan, aisaldian eta euskararen transmisioan hainbat sektoretako pertsonen ekarpenak jaso ziren. Helburuak zehazten aritu ziren denen artean, eta saioaren amaieran «sentsazio onak» izan ziren nagusi.
Ondarroako Udalak eskerrak eman nahi dizkie euren denbora preziatuaren apur bat eskainiko duten guztiei.