Ondarroako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolek ikastaro eskaintza zabala eskainiko die emakumeei urritik maiatzera bitartean, Etxelilan. Urriaren 25ean eta 26an egingo da lehenengo tailerra, auto mekanikari dagokiona.
Begoña Gonzalez elektromekanikan aditua izango da irakaslea, eta matrikula 5 eurokoa izango da. Saioak gazteleraz izango dira, barikuan 17:00etatik 21:00etara eta zapatuan 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Abendura arteko hiruhileko ikastaro bakoitzaren prezioa ere 5 eurokoa izango da, eta oinarrizko errenta jasotzen dutenek eta 20 urtetik beherako andre gazteek %50eko deskontua edukiko dute.
Talde bakoitzeko, gutxienez, zazpi lagun egon beharko dira. Izena goizetan udal diru-bilketa bulegoan, eta arratsaldetan Etxelilan eman behar da.
URRITIK ABENDURA ARTEKO IKASTAROAK
Azaroan
- Ahots ikastaroa, hilak 16 eta 17an. Zapatuan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era. Domekan, 10:30etik 13:30era. Irakaslea: Zahira Montalvo.
- Autodefentsa feminista, hilak 30ean. Zapatuan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Irakaslea: Idoia Arraiza.
- Dantza, artea, feminismoa eta gorputzak, hilak 8, 15, 22 eta 29an. 17:00etatik 21:00etara. Irakaslea: Maite Castro.
- Gatibuak, hileko eguenetan eta abenduaren 12 eta 19an. 17:00etatik 21:00etara. Irakasleak: Piedad Dorado eta Irati Arrillaga.
Abenduan
- Feminismoak mundu arabiarrean, hilak 20 eta 21ean. Barikuan 17:00etatik 21:00etara; zapatuan 10:00etatik 14:00etara. Irakaslea: Itzea Goikolea.