Suzuki Swift S1600agaz jokatzen du Antxustegik. Llanesen, Asturiasen, 1:44:53,9ko denboran amaitu zuen rallya. Bere taldekidea, Joan Vinyes eta bere arteko norgehiagoka ikusi zen rallyan. Azken tartean Antxustegiren aurretik heldu zen Vinyes, 19,8 segunduko abantailagaz. Baina ekaitzak lurra busti zuen, eta Antxustegik buelta eman zion lasterketari. Vinyesek matxura eduki zuen, eta azkenean, hirugarren amaitu zuen lasterketa.
Llaneseko garaipenagaz, momentuz, Espainiako pilotu txapelketan lehenengo postuan dago Antxustegi markinarra, 204,5 puntugaz. Absolutuetan, hirugarren dago Antxustegi, 133,5 puntugaz.
Llaneseko 37. rallyko sailkapena:
1. G.Antxustegi/A.Iglesias – Suzuki Swift S1600 1:44:53,9
2. J.Suárez/C.Carrera – Ford Fiesta R2 a 1:48,3
3. J.Vinyes/J.Mercader – Suzuki Swift S1600 a 3:04,8
4. E.García Ojeda/B.Ordiozola – Citroen DS3 R3T a 5:19,8
5. D.Guardado/R.Rodríguez – Ford Fiesta R2 a 6:21,5
Espainiako pilotuen txapelketako behin-behineko sailkapena:
1. G.Antxustegi – 204,5 ptos
2. J.Vinyes – 149 ptos
3. A.Pais – 139 ptos
4. J.Suárez – 124,5 ptos
5. E.Vallin – 101 ptos
Espainiako txapelketako behin-behineko sailkapena:
1. L.Monzón – 213 ptos
2. M.Fuster – 134 ptos
3. G.Antxustegi – 133,5 ptos
3. A.Meira – 133,5 ptos
4. V.Senra – 128,5 ptos
5. A.Pais – 120,5 ptos