Agirietako bat Debabarreneko Kaleratzek Stop taldeak aurkeztutakoa da, eta bestea Eusko Legebiltzarreko alderdiek adostutako erdibideko zuzenketa.
Bi zinegotziren faltan, lehenengo agiria, herri mugimenduarena, aldeko zazpi bozka eta lau abstentziorekin onartu zen. Agirian hurrengo Eusko Legebiltzarreko agiria, berriz, aho batez onartu zen, aldeko 11 botorekin.

Euskadiko Maileguak Kalteturiko Plataformak eta Debabarreneko Kaleratzeak Stop kolektiboaren mozioan eskari bi jaso zituzten. Batetik, Ekonomia Ministerioari, horiei utzikeria tamalgarriaz kexu, berak ezarri behar duen behin-behineko erregimena ahalik eta lasterren finkatu behar duela gogoraraztea, horrek Kutxen HMEIaren erabateko desagerpena eragingo duelako. «Horrek izugarrizko garrantzia du, batez ere garai hauetan, datozen murrizketak familietako ekonomietan, are eta desoreka handiagoa eragingo dutenean». Bigarrenik, Kutxabanki, haren hipoteka bakoitzaren klausuletan agerten denaren arabera, Kutxen HMEI-aren berehalako ordezkapena eskatzea exijitzen zaio. Mozioak jasotzen duenez, «horretarako ez du behin-behineko erregimenaren ezartzea gauzatu arte itxaron behar, berauen edukia garrantziarik gabekoa baita».