Antxoa tokian txitxarroa topatu zuten astelehen gauean Ondarroako Ongi Etorri eta Lekeitioko Ondarzabal baxurako itsasontziek. Txitxarro baltza eguaztenean lehorreratu zuten.

Kilo asko saldu ziren, 59.000, baina tamaina txikikoak. Bataz besteko prezioa 0,50 eurokoa izan zen, zegoen kilo kopuru handia kontuan hartuta, nahikoa prezio ona.
Beste alde batetik, atzo,
Galiziako ontzi birek antxoa lehorreratu zuten barriro Ondarroako portuan: 800 kaxa ekarri zituzten kamioiz. 2,24 eurotan saldu zen bataz beste. Sardina ere izan zen salmenta lekuan: 900 kaxa. Atzo kostalderako bidea hartuta zeuden ontziak: eguraldi txarra dagoelako batetik, eta antxoa arrantzatuko duten hain garbi ez dagoelako bestetik.
Lekeitioko Kalamu itsasontzia hegaluzetan dabil.