10:00etan aterako dira txirrindulariak Aulestiko plazatik. Danera, 33 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek, Aulesti inguruan.
Mendiko bizikleta martxan parte hartu nahi dutenek zapatuan bertan eman ahal izango dute izena 8:45etik 9:45era, Aulestiin bertan. Federatuek 5 euro ordaindu beharko dute; ez federatuek, ostera, 10 euro.
Aulestiko BTT martxa Goierri zirkuituko hirugarren eta azken martxa izango da. Aurretik, Amalloko eta Arretxinagakoak jokatu dira.