Parte hartze handiagaz egin da Aulestiko BTT martxa:, Goierri zirkuituaren hirugarren eta azken proban.
Gorabeherarik barik osatu zuten ibilbide motza zein luzea txirrindulariek.
Hori bai, hasierako kilometroak nahikoa gogorrak egin zitzaizkien txirrindulariei, eta lasterketak aurrera egin ahala, gustura sentitzen joan ziren. Hori esan zuten helmugaratu ostean.

Ikuslerik ere ez zen falta izan: asko eta asko izan ziren animoak ematera joan ziren kirolzaleak.
Bateko eta bestekoen erantzuna ikusita, pozik agertu dira antolatzaileak: «Parte hartzea handia izan da, eta giroa ere ezinhobea eduki dugu». Eta emaitza onak ikusita, antolatzaileek ez daukate dudarik: datorren urtean BTT martxak antolatzen jarraitzeko asmoa erakutsi dute.