Berriatuako Gazte Asanbladak antolatuta, mus txapelketa jokatu zen atzo gaztetxean. Indiar jana egin zuten lehenengo gaztetxean bertan, eta ostean, partiduak jokatzen hasi ziren. Kanpotik ere jendea joan zen, eta giro ederra sortu zela esan dute asanbladako kideek. Argazkian, irabazleak.