
Urtarrilaren 11n, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde Bilbon eratuko den “itsaso” handi eta zabalaren parte izango den “olatua” osatu zuten zapatuan, Ondarroan. Ibaindotik atera zen kalejira koloretsua, eta Itsasaurreko plazara bidean, alde zaharrean egin zuten parte hartzaileek geldialdia.
Ehunka lagunek hartu zuten parte.

“Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak errespeta daitezen eta guztien etxeratzeko bidean, tantaz tanta osatuko dugun “olatu” eta “itsasoan” gutariko bakoitza ezinbesteko tanta da”, esan zuten alde zaharrean geldialdia eginda.