Jabekuntza Eskolako
Ibilbide literarioak: Emakume idazleak erreferente bila literatura tailerrean oraindino izena emoteko aukera dagoela esan dute Etxelilako antolatzaileek. Tailerra barikuan hasi zen, baina hurrengo hiru saioetan parte hartu nahi dutenek matrikula egin ahal izango dute oraindik. Isa Castillok gidatuko du ikastaroa.
Bestalde,
Sormenez josteko tailerra ere antolatu dute Etxelilan. «Erropak eraldatu, birziklatu, konpondu… egiteko aukera egongo da», esan dute. Tailer horretan izena emateko 671 031 856 edota 610014927 telefonora deitu behar da.