Eguraldi hodeitsua baina euriririk gabekoa suertatu zaie ispastertarrei VII. Koadrila Egunean. Hamahiru koadrila parte hartzera animatuta, 300 lagun inguru elkartu dira suen, zartaginen eta lapikoen artean. “Giro ezin hobean” aritu ziren zapatuan koadrila bateko eta besteko sukaldariak beraien taldekideentzako bazkaria prestatzen, eta baita usain gozoak erakarrita “beraiengana hurbiltzen ziren guztientzako hamaiketakoa ere”.
Bapo-bapo bazkalduta, bolo txapelketan eta txapel jaurtiketan parte hartu zuten herritarrek. Bolo txapelketan, Aitor Egiluz nagusitu zen norbanakoetan, eta Beitxi eta IƱaki Amias izan ziren nagusi bikoteetan. Txapel jaurtiketan, aldiz, Enrique Malaxetxebarria izan zen onena.
Bazkaritan
Bolo txapelketa
Txapel jaurtiketa
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.