Ertzaintzak lagun bi atxilotu zituen atzo arratsaldean, Markina-Xemeingo Garbigunean lapurreta egiten ari zirelakoan.
Furgoneta bat ikusi zuten Garbigune kanpoan ertzainek. Hara joan eta pertsona bi hesi barruan zeudela esan dute, eta hainbat objektu zituztela pilatuta. Identifikatu eta atxilotu egin zituzten.