Aulestiko frontoia okupatuta izango da egun eta ordu jakinetan
Aulestiko Udalak jakinarazi duenez, egun eta ordu jakin batzuetan, herritarrek ez dute herriko frontoia erabilgarri izango; izan ere, Lea Ibarra Motrollo pilota elkarteak erabiliko du orduan.
Elkarteko ume eta gaztetxoek entrenatzeko erabiliko dute frontoia honako egun eta ordutegian: astelehenetan 16:00etatik 19:00etara, martitzenetan 16:00etatik 18:00etara, eguenetan 18:30etik 19:30era eta barikuetan 16:00etatik 18:00etara.
Ordutegi horretatik kanpo, baina, herritarrak ez du arazorik izango frontoiaren erabileraz gozatzeko.