Aulestiko Udalak herri batzarrera deitu ditu barikuan bertako bizilagunak
Aulestiko Udalak herri batzarra egingo du hilaren 11n, barikuan. Aulestiko udaletxeko aretoan batuko dira horretarako 18:30ean, eta 20:00ak bitartean, pare bat gai landuko dituzte.
Batetik, legegintzaldiaren orain arteko balorazioa egiteko asmoa dute, eta, horregaz batera, aurrera begirako erronkak zeintzuk diren zehaztuko dituzte.
Bestetik, Espainiako bandera jartzeko aginduaren aurrean zer egingo duten erabakiko dute.
Hala, barikuko herri batzar horretan parte hartzera gonbidatu ditu udalak Aulestiko bizilagunak.