Gaztetxeko XIII. urteurrena ospatuko dute munitibartarrek zapatuan
Munitibarko gaztetxeak 13 urte bete dituela ospatzeko, egun osoko egitaraua antolatu dute zapaturako.
11:00etan hasiko dute gaztetxeko XIII. urteurreneko ospakizuna, gazte eztabaidagaz. 15:00etan, ostera, bazkaria jango dute danak batera: entsalada, solomoa, piperrak, patata frijituak, postrea, kafea eta kopa. Bazkal ostean, aldiz, Lekeitioko Xabat Galletebeitia eta Markina-Xemeingo Nerea Ibarzabal bertsolarien saioaz gozatu ahalko dute bertaratzen direnek. Arratsaldean, gazte jokoak izango dira, eta 22:00etan kontzertuak: Bilboko Hozten taldea eta Munitibarko Mirri eta Haxierren showa.