II. Idazlan rallyan parte hartuko dute bihar Ondarroako ikastetxeek
Ikasleek ipuin bat sortzea du helburu gaurko ekimenak. Lehen Hezkuntzako azken zikloko 5. eta 6. mailakoek ikasleek hartuko dute parte. Derrigorrezko Hezkuntzakoek ere parte hartu ahal izango dute, nahi izanez gero. «Rallya hasi orduko, ikasleei esaldi bat emango diete, eta hori esaldi hori erabili beharko dute euren ipuinean ikasleek», azaldu du euskara saileko kide batek. Maila bakoitzeko seina sari emango ditu udalak. Sari banaketa azaroaren 3an izango da. Joan den urtean 150 ikaslek parte hartu zuten Lehen Hezkuntzan, eta 80 ikaslek DBHn.