Ikusgarri zineman zine komertziala kendu dutenez, Lekeitioko zinezaleek
elkartea sortu beharra daukatela ikusi dute, eta bazkideak lortzeari ekin diote. Zapatuan emango diote kanpainari hasieran, urriaren 12an.
Elkarte horren bidez erakundeetara jo nahi dute laguntza eske, baina horretarako,
gutxienez 250 bazkide behar dituela diote. “Bestela, ezin izango dugu pantaila handian filmerik ikusi”, azaldu dute.
Bazkide egiteko
100 euro ipini behar dira, eta diru horregaz,
urte guztiko filmak ikusi ahal izango dira. “Bazkide-txartelagaz pertsona bakarra sartu ahal izango da zinean, baina umeen filmak daudenean seme-alabak gurasoen bazkide-txartelagaz sartu ahal izango dira”, adierazi dute.
Izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia ematea nahikoa izango dira bazkide egiteko. Bi eratara egin daiteke:
Urriko zapatuetan mahaia jarriko dute zinemazaleek Eskolapean, edo bestela, hurrengo email hauetako batera idatzita: mgezuraga63@yahoo,es; kirriskarro@hotmail.com; zoldazne@yahoo.es.