Binaka jokatu da, 25 tantora, teniseko pelotagaz. Txapelketa
azaroan eta abendu hasieran jokatuko da, Markina-Xemeingo
frontoi txikian. Markina-Xemeingo herritarrek eta ingurukoek ere parte hartu ahal izango dute.
Izena emateko Erlatx eta Sakris tabernetara, edota Akerbeltz gaztetxera joan behar da. Bestela, 645 00 63 12 telefonora deituta ere eman daiteke izena.
Azken eguna, urriaren 11a izango da.
Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak adierazi duenez, izena ematen duen bikote kopuruaren arabera erabakiko da txapelketaren egitura. Orduan jakin eragingo zaie parte hartzaileei zelan antolatuko diren partiduak eta egunak adostuko dira.
Urte batzuk daroaz gazte asanbladak txapelketa antolatzen, eta urtero
“erantzun bikaina” edukitzen du herritarren partetik.