
Amaia Egaña.
19:00etan egingo da batzarra, eta Ondarroako Udalak herritar guztiei egin die parte hartzeko deia. Etxelilak Palestinako lurralde okupatuekin harremanetan jarri eta elkartasun sareak osatzeko egitasmo bat ipini zuen martxan. Proiektuaren barruan hainbat pauso eman dira: Amaia Egaña Etxelilako ordezkaria Palestinara joan zen, handik bueltan hitzaldia eman zuen, eta aurrea begira ere sareak lotzen jarraitzeko asmoa dago, “hangoak hona etorrita eta geu bertara joanda, alkarrengandik ikasiz ere”, udal ordezkariek azaldu dutenez.