Datorren eguenean, urriaren 17an, emango diote hasiera herriko tabernen aurkako 35/02 sumarioko epaiketari. Sumario horrek “gutxieneko oinarri juridikorik ez” duela iritzita, “gaitzespen sendoena” erakutsi du EAJ alderdiak horren aurrean: “kausa hori ez zen sekula hasi behar edo, bere kasuan, kausa eta prozedura artxibatu behar ziren”, adierazi dute jeltzaleek. EAJren ustez, “prozesua berehala amaitu beharko da auzipetu guztien absoluzioa ebatziz”. Hartara, “zigor justiziaren agintaritza eta ospea berrezartzen laguntzeaz gain, bake prozesuaren aurrerakuntzari eta Euskal Herriko normalizazio politikoari lagunduko liokete”.
Ezkerrean, Isa Mandiola, ezkerretik bigarren, Karmelo Landa, eta eskuman, Gaizka Likona.
Gutzira, 40 lagun inputatu dituzte auzi horretan; tartean, Isa Mandiola markinarra, Karmelo Landa eatarra eta Jon Martinez Sukarrietako bizilaguna. Mandiolarentzat eta Landarentzat hamar urteko kartzela zigorra eskatzen du Fiskaltzak, eta zortzi urtekoa Martinezentzat. ETAko kide izatea egozten die Auzitegi Nazionalak auzipetuei; hain zuzen, herriko tabernen bitartez, ETA finantzatzea. 11 urte dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak herriko tabernen auzia abiatu zuela, eta orduko hartan, 11 lagun atxilotu eta hamar espetxeratu zituen.
40 lagun inputatu dituzte auzi horretan; tartean, Isa Mandiola markinarra. ETAko kide izatea egozten die Auzitegi Nazionalak auzipetuei
Herriko Tabernen auzi horregaz, 18/98 sumarioa eta Euskaldunon Egunkariaren aurkako epaiketa ekarri ditu gogora alderdi jeltzaleak: “prozesu horiek ez zuten inoiz hasi behar, hasiera hasieratik oinarri juridiko-penalik gabeak izan direlako”, azaldu dute. Sumario horietako auzipetuei ETAko kide izatea edota harekin lankidetzan aritzea egotzi zieten orduan, horretarako “argudio bakartzat” lege barruan garatzen diren jarduera kulturalak, prentsa lanak edo politikoak erabilita.
Hori gertatu zenetik urte batzuk igaro diren honetan, “kontu bera” errepikatu dela dio EAJk. Gainera, epaiketa bestelako testuinguru batean garatuko dela deritzo alderdiak; hain justu, “oraingo zailtasun eta konplexutasunekin ere, bake eta normalizazio prozesua Euskal Herriko erakunde politiko eta sozialek bereganatu duten garaian”.
Gazte independentisten sumarioko auzipetuei babesa erakusteko ekimenetan parte hartzeko deialdia egin du Lekeitioko herritar talde batek, IKUSI BIDEOAN:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.