Aulestiko Udalak baieztatu moduan, aurten ere mendi martxa arrakastaz egitea aurrikusten da. Izan ere, urte batetik bestera, parte hartzaileen kopurua goraka doa. Horrela ba, aurten,
760 lagunek parte hartuko dute martxan.
Parte hartzaileak, iazko mendi martxa egiten.
Herriko ermitak lotzen dituen mendi martxa izango da egingo dute, beste behin ere, aulestiarrek eta gainerako herrietako parte hartzaileek. Aurrekoetan bezala,
ibilbide biren artean aukeratu ahal izango du herritarrak; batetik,
ibilbide osoa egin ahalko du,
25 kilometrokoa, eta, bestetik,
laburra, 10 kilometrokoa.
Ibilbide osoa (25 kilometro) egingo dutenak 08:00etan aterako dira, plazatik; ibilbide laburra (10 kilometro) egingo dutenak 10:30ean aterako dira, parketik
Laburra egiten dutenek honako ibilbidea egin beharko dute: Parkea-Murelaga-Garatxaga-Lekerika-Narea eta amaitzeko Aulestiko plaza. Luzea egiten dutenek, ostera, honakoa: Aulestiko plaza-San Antonio- Goierri-Urregarai-Malats-Zubero-Urriola-Murelaga-Garatxaga-Lekerika-Narea-Aulestiko plaza.
Ibilbide osoa egin nahi duten pertsonak 08:00etan aterako dira Aulestiko plazatik eta
bost ordu eta erdi ingurutan martxa bukatuta izatea aurreikusten dute.
Ibilbide laburra egingo dutenak, berriz, 10:30ean irtengo dira parketik, eta
3 ordu ingurutan berriro ere Aulestiko plazan egotea aurreikusten dute. Aipatu ibilbide bietan zehar, janaria eta edaria hartzeko anoa postuak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek; hain zuzen, Urregaraiko zelaian eta Garatxagan.
Martxa bukatuta, kopaua
Udalak jakinarazi duenez, kamiseta oroigarri bana emongo diote antolatzaileek parte hartzaileei. Horrez gain, kopaua ere izango dute aukeran martxan parte hartutakoek. Gainera, aparkalekuak zehaztuta egongo direla eta dutxatzeko aukera ere egongo dela azaldu dute antolatzaileek.