Asteburuan jokatuko da txapelketa
Madrilen (Espainia).
Tximista Atletismo Taldeko kideak orain arteko erronkarik handiena du asteburukoa.
Txapelketa horretan parte hartzeko baldintza bakarra maratoian 3 ordu eta 20 minututik beherako marka egitea da.
Caceresek Sevillako (Espainia) maratoian lortu zuen 3 ordu, 11 minutu eta 18 segundoko denbora.
Orain dela pare bat aste Urdaibaiko irupen luzeko mendi martxa irabazi zuen 62 kilometroko luzera eta 3.000 metroko desnibela daukan proba. 7 ordu eta 32 minututan amaitu zuen. Asteburuko probarako “urduri” dagoela dio, baina “konfidantza handiagaz”. Fisikoki ondo dabilela esan du, baina mentalki oso proba gogorra dela, eta horren beldurra daukala. “Kasu hauetan
helbururik handieta lasterketa amaitzea da, baina ondo sentitzen bazara beti nahi duzu denbora eta postu ona egitea”, gaineratu du.