Iazko lehiaketa Maria Fuentesek irabazi zuen
Interesa duenak azaroaren 4a izango du lanak aurkezteko azken eguna.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek
argazki, marrazki edo ordenagailuz egindako edozein konposaketa bidali beharko dute, DIN A3 tamainan (bertikala).
Gaia Lea Ibarra da; hala, aurkezten dituzten lanek Lea Ibarra – 2013 testua eraman beharko dute.
Aurkezteko dituzten
lan horiek Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoan edo Lea Ibarra osatzen duten herrietako udaletxeetan aurkeztu beharko dituzte. Saria 500 eurokoa dela jakitera eman du Udal Mankomunazgoak.
Iaz, esaterako,
11 lan aurkeztu zituzten egutegi lehiaketara, eta, horietan guztietan, Ispasterko Maria Fuentes Sanchezena izendatu zuen epaimahaiak irabazletzat. Orotariko lanak aurkeztu zituzten iazko lehiaketa horretan: eskuz egindako irudiak, argazkiak, muntaiak…