Urriaren 26an lasterketara joan nahi dutenek soinean zerbait eramateko aukera edukiko dute
Beheko Plazan egongo da materiala eskura, zapatuan zein domekan, 12:00etan hasi eta 14:00ak bitartean: kamisetak, txapelak eta banderolak salduko dituzte, besteak beste.
Lasterketaren inguruko bilera, Luardon
Euskaraz bizi nahi det aldarrikapena hainbat eta hainbat mutrikuarrek egitea lortu nahi du BaiTxo euskara elkarteak. Herritarrak kalera elkarrekin ateratzea lortu nahi dute.
Egun horretarako, kaleak girotzeaz gain, herritarrei Euskaraz bizi nahi det dioen zerbait soinean eramateko aukera ere luzatu nahi diete jardueraren deitzaileek.