Barrizar zerbitzu energetikoen kooperatibak antolatuta,
subiranotasun energetikoari buruzko hitzaldia eskainiko dute
eguenean, Lekeition. 19:00etan izango da, kultur etxeko
Azkue aretoan.
Berbaldian
energia fosilen kontsumoa gutxitzeko proposamen ezberdinen aurkezpena egin nahi dute antolatzaileek, eta azalpenaz gain,
eztabaidarako tartea ere zabalduko dutela jakin eragin dute.
Barrizarrekoek
herritar guztiak gonbidatu nahi izan dituzte hitzaldira.
kartela