‘Pashmina gorria’ album ilustratua aurkeztuko dute barikuan, 12:00etan, Markina-Xemeinen
Pashmina Gorria Mingoran dago kokatuta Pakistango hiri batean. Ejerzitoa eta talibanen arteko lehiaren erdian, bi ahizparen istorioa kontatzen da. Bati marraztea gustatzen zaio, eta besteari idaztea. Epaimahaikideek adierazi dutenez, beharra «iradokitzailea eta exotikoa» da, eta ilustrazioek narrazioaren esanahia oso ondo isladatzen dute.
Pashmina Gorria “iradokitzailea eta exotikoa” da, eta ilustrazioek oso ondo isladatzen dute narrazioaren esanahia epaimahaiaren arabera.
Peru Abarka lehiaketak urte osoa irauten du ia. Abenduan hasita, idazleen lehiaketa egin zen, eta ostean, apirilean kaleratu zen Ekhine Egiguren irabazlearen izena; uztailean Leire Salaberria ilustratzailearena. Horrela, udan irudiz jantzi du Salaberriak Egigurenen testua.Peru Abarka lehiaketa Markina-Xemeinen sortu zen, eta 2006tik ibilbidea egiten ari da. Oso lehiaketa gutxi daude album ilustratu formatua lantzen dutenak, eta horregatik da berezia. Album formatua umeen literaturan erabiltzen da nagusiki, baina joera berriek erakusten dute gero eta zabalagoa dela helduen literaturan ere.